Fitxategi-kudeatzailearen portaera-hobespenak
Fitxategietan klik bakarra edo klik bikoitza egin behar duzun kontrolatu dezakezu, baita testu-fitxategi exekutagarriak nola maneiatzen diren eta zakarrontziaren portaera nolakoa den. Egin klik leihoaren alboko barrako menu-botoian, hautatu Hobespenak eta joan Orokorra atalera.
Orokorra
- Elementuak irekitzeko ekintza
Lehenespenez, klik egitean fitxategiak aukeratzen dira eta klik bikoitza egitean ireki egiten dira. Horren ordez, klik behin eginez fitxategiak eta karpetak ireki daitezen konfiguratu dezakezu. Klik bakarreko modua erabiltzean, klik egitean Ctrl tekla erabili behar duzu fitxategi bat edo gehiago aukeratu nahi baduzu.
Testu-fitxategi exekutagarriak
Testu-fitxategi exekutagarri bat exekutatu egin daitekeen programa bat duena da. Fitxategi-baimenak erabiliz, fitxategia programa gisa exekutatu dadin ahalbidetu daiteke. Arruntenak honakoak dira: Shell, Python eta Perl scriptak. Honako luzapenak dituzte, hurrenez hurren: .sh, .py eta .pl.
Exskutagarriak diren testu-fitxategiak scriptak dira. Script horiek guztiak, ~/.local/share/nautilus/scripts karpetan daudenak, laster-menuan agertuko dira Scriptak azpimenuan. Script bat karpeta lokal batetik exekutatzen denean, hautatutako fitxategi guztiak scriptari itsatsiko zaizkio parametro gisa. Script bat fitxategi batean exekutatzeko:
Joan nahi duzun karpetara.
Hautatu nahi duzun fitxategia.
Egin eskuineko klik fitxategian laster-menua irekitzeko eta hautatu exekutatu nahi duzun scripta Scriptak menuan.
Script bati ez zaio inolako parametrorik pasatuko urruneko karpeta batetik, adibidez webgune batetik edo ftp eduki batetik, exekutatzen denean.