Erabili sagua ezkerreko eskuarekin

Saguaren edo ukipen-panelaren ezkerreko eta eskuineko botoien portaera trukatu daitezke ezkertiarrek erosoado erabili dezaten.

  1. Ireki Jarduerak ikuspegi orokorra eta hasi Sagua eta ukipen-panela idazten.

  2. Sakatu Sagua eta ukipen-panela panela irekitzeko.

  3. Orokorra atalean, egin klik Eskuina aukeran Botoi nagusia trukatzeko.

Ezarpen honek saguan zein ukipen-panelean izango du eragina, eta baita beste edozein gailu erakusletan ere.