Kudeatu tekla-sakatze errepikatuak

Lehenespenez, teklatuko tekla bat sakatuta mantentzen baduzu, letra edo ikurra errepikatu egingo da tekla askatu arte. Hatza tekletatik jasotzeko zailtasunak badituzu, eginbide hori desgaitu egin dezakezu edo errepikapena hasteko behar den denbora luzatu dezakezu, edo tekla-sakatzea zein abiaduran errepikatzen den aldatu dezakezu.

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Erabilerraztasuna idazten.

  2. Sakatu Erabilerraztasuna panela irekitzeko.

  3. Hautatu Idaztea atala hura irekitzeko.

  4. Idazketaren laguntzailea atalean, aktibatu Errepikatu teklak.

    Bestela, doitu Atzerapena graduatzailea ikur bat errepikatu dadin tekla zenbat denbora eduki behar duzun sakatuta kontrolatzeko, eta doitu Abiadura graduatzailea tekla-sakatzeak zein abiaduran errepikatzen diren kontrolatzeko.