Sarritan erabiltzen diren dokumentu motetarako txantiloiak

Eduki berean oinarrituta dauden dokumentuak sarritan sortzen badituzu, erabili fitxategi-txantiloiak. Txantilioi bat edozein motatako dokumentu bat da, berrerabili nahi duzun formatua edo edukia duena. Adibidez, eskutitzetarako txantiloi-dokumentu bat sortu dezakezu.

Sortu txantiloi berria

  1. Sortu txantiloi gisa erabiliko duzun dokumentu bat. Adibidez, eskutitz bat sortu dezakezu testu-prozesamendurako aplikazio batean.

  2. Gorde txantiloi-edukia duen fitxategia zure Karpeta nagusia karpetako Txantiloiak karpetan. Ez badago Txantiloiak karpetarik, sortu egin beharko duzu.

Erabili txantiloi bat dokumentu bat sortzeko

  1. Ireki dokumentu berria kokatzeko erabiliko duzun karpeta.

  2. Egin klik karpetako edozein espazio hutsetan, eta aukeratu Dokumentu berria. Erabilgarri dauden txantiloien izenak azpimenuan zerrendatuko dira.

  3. Aukeratu txantiloia zerrendatik.

  4. Egin klik bikoitza fitxategian hura irekitzeko eta editatzen hasteko. Fitxategiaren izena aldatu dezakezu horrekin amaitzen duzunean.