Fitxategiak posta bidez partekatzea

Fitxategiak erraz partekatu daitezke kontaktuekin posta elektroniko bidez, zuzenean fitxategi-kudeatzailetik.

Hasi baino lehen, ziurtatu Evolution edo Geary instalatuta duzula ordenagailuan eta posta elektronikoko zure kontua konfiguratuta dagoela.

Fitxategiak posta elektroniko bidez partekatzeko:

  1. Ireki Fitxategiak aplikazioa Jarduerak ikuspegitik.

  2. Aurkitu transferitu nahi duzun fitxategia.

  3. Egin eskuineko klik fitxategian eta hautatu Bidali hona…. Posta elektroniko bat osatzeko leiho bat agertuko da, fitxategia erantsita duela.

  4. Egin klik Nori aukeran kontaktu bat aukeratzeko edo posta-helbide bat sartzeko, fitxategia nori bidali nahi diozun adierazteko. Bete Gaia eta mezuzaren gorputza, eta egin klik Bidali aukeran.

Fitxategi anitz aldi berean bidali ditzakezu. Hautatu fitxategi anitz Ctrl sakatuta eutsiz fitxategietan klik egitean, eta ondoren egin eskuineko klik hautatutako edozein fitxategitan.