Hautatu fitxategiak ereduaren arabera

Fitxategi-izenaren eredu bat erabili dezakezu karpeta bateko fitxategiak hautatzeko. Sakatu Ctrl+S teklak Hautatu bat datozen elementuak leihoa irekitzeko. Idatzi fitxategi-izenaren zatiak eta komodinak dituen eredu bat. Bi komodin mota erabili daiteke:

  • * komodina edozein karaktere kopururekin dator bat, baita karaktere ezarekin ere.

  • ? komodina karaktere batekin eta soilik batekin dator bat.

Adibidez:

  • Oinarrizko Faktura izen bera duten OpenDocument formatuko testu-fitxategi bat, PDF fitxategi bat eta irudi bat badituzu, hautatu hirurak honako ereduarekin:

    Faktura.*

  • Oporrak-001.jpg, Oporrak-002.jpg, Oporrak-003.jpg moduko izenak dituzten argazkiak badituzu, hautatu denak honako eredua erabiliz:

    Oporrak-???.jpg

  • Argazkiak lehenago bezala badituz, baina haietako batzuk editatu badituzu eta -editatua gehitu badiezu argazki editatuen fitxategi-izenen amaieran, hautatu editatutako argazkiak honekin:

    Oporrak-???-editatua.jpg