Kudeatu bolumenak eta partizioak
Bolumen hitza biltegiratze-gailuak, adibidez disko gogorrak, izendatzeko erabiltzen da. Batzuetan gailuko biltegiratzearen atal bat izendatzeko erabiltzen da, posible baita biltegia pusketan zatitzea. Ordenagailutik biltegira sartzeko, fitxategi-sistemak muntatzea deritzon prozesu bat abiarazten du. Muntatutako bolumenak izan daitezke disko gogorrak, USB unitateak, DVD-RWak, SD txartelak eta beste gailu batzuk. Bolumen bat muntatuta badago, bertako fitxategiak irakurri (eta seguru asko idatzi) ahal dituzu.
Sarritan, muntatutako bolumen bati partizio deritzo. Hala ere, ez dira beti gauza bera.“Partizio” bat disko baten biltegiratze-area fisiko bat da. Partizio bat muntatu ondoren, bolumen deizen zaio batzuetan, bertako fitxategietara sartu zaitezkeelako. Hobeto ulertzeko, pentsatu partizioak eta unitateak direla denda baten “atzeko gela” funtzionalak eta bolumenak direla haien “erakusleiho” atzigarri eta etiketadunak.
Ikusi eta kudeatu bolumenak eta partizioak disko-utilitatearen bidez.
Ordenagailuaren biltegiratze-bolumenak aldatu daitezke diskoen utilitatearen bidez.
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Diskoak idazten.
Ezkerrean ageri den zerrendan disko gogorrak, CD/DVD unitateak eta biltegiratzeko beste gailu fisiko batzuk ikusiko dituzu. Egin klik ikuskatu nahi duzun gailuan.
-
Eskuineko panelak hautatutako gailuak dituen bolumenen eta partizioen ikusizko laburpen bat eskaintzen du. Bolumen horiek kudeatzeko zenbait tresna ere baditu.
Kontuz: gerta daiteke zure diskoko datuak betiko ezabatuko dituzula utilitate horiekin.
Zure ordenagailuak seguruenik partizio nagusi bat eta trukerako partizio bat dute. Trukatze-partizioa memoria kudeatzeko erabiltzen du ordenagailuak, eta ez da ia inoiz muntatzen. Partizio nagusiak sistema eragilea, aplikazioak, ezarpenak eta fitxategi pertsonalak ditu. Fitxategiak partizio anitzetan sakabanatuta egon daitezke, segurtasunagatik edo egokiagoa delako.
Partizio nagusi batek ordenagailua abiarazteko informazioa eduki behar du. Horregatik, batzuetako abioko partizio edo bolumen deritzo. Bolumen bat abiagarria den ala ez jakiteko, hautatu partizioa eta egin klik partizio-zerrendaren azpian dagoen tresna-barrako menu-botoian. Ondoren, egin klik Editatu partizioa… aukeran eta begiratu bere Banderak. Kanpoko gailuek ere, adibidez USB unitateek eta CDek, abioko menu bat eduki dezakete.