Editatu kontaktuaren xehetasunak

Kontaktuen xehetasunak editatuz, zure helbide-liburuko informazioa eguneratuta eduki dezakezu.

  1. Hautatu kontaktua zerrendan.

  2. Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako ikusi gehiago botoia eta hautatu Editatu.

  3. Editatu kontaktuaren xehetasunak.

    Xehetasun bat gehitzeko, adibidez telefono-zenbaki berria edo posta elektronikoko helbidea, bete xehetasun horiek gehitu nahi duzun motako (telefono-zenbakia, posta elektronikoa, etab.) hurrengo eremu hutsean.

    Sakatu beheko aldeko ikusi gehiago aukera erabilgarri dauden aukerak hedatzeko. Horrela, Webgunea, Urtebetetzea eta beste eremu batzuk agertuko dira.

  4. Sakatu Eginda kontaktua editatzea amaitzeko.