Zergatik da garrantzitsua kolore-kudeaketa?

Kolore-kudeaketa zera da, sarrerako gailu baten bidez kolore bat kapturatzea, hura pantailan bistaratzea eta inprimagailuan inprimatzea hartzen duen prozesua, beti gailu horietako bakoitzean kolore zehatzak eta kolore-barrutiak kudeatuz.

Kolore-kudeaketaren beharra ikusteko, ikusi dezagun neguko egun izoztu batean ikusitako txori baten argazkia.

Txori bat horma izoztu batean, kameran ikusten den moduan

Pantailek normalean urdinaren kanalean saturazio gehiegi sartzen dute, eta irudiak itxura hotza dute.

Honakoa da erabiltzaileek enpresako eramangarri batean ikusten dutena

Ikusi nola zuria ez den “paperaren zuria” eta begiaren beltza orain marroi iluna den.

Honakoa da erabiltzaileak ikusten duena tinta-zurrustako inprimagailu tipiko batean inprimatzean

Funtsezko arazoa da gailu bakoitzak kolore-barruti desberdina maneiatzen duela. Horregatik, urdin elektrikoa duen argazki bat egin badezakezu ere, inprimagailu gehienek ezin dute kolore hori sortu.

Irudiak kapturatzeko gailu gehienek RGB (Red, Green, Blue) moduan hartzen dituzte argazkiak eta horiek CMYK (Cyan, Magenta, Yellow, and Black) modura bihurtu behar dira inprimatzeko. Beste arazo bat da tinta zuririk ez dagoela, eta zuritasuna paperaren kolore zuria bezain ona izan daitekeela soilik.

Beste arazo bat unitateak dira. Kolore bat zein eskalan neurtzen den zehazten ez bada, ez dago %100 gorria infragorritik hurbil dagoen ala inprimagailuaren tinta gorririk sakonena den. Pantaila edo irteera batean %50ean gorria dena, agian beste batean %62an da. Konparaziorako, pertsona bati autoa 7 unitateko distantzian gidatu duzula esatea bezala da, neurria kilometroak edo metroak diren esan gabe.

Kolorearen arloan, unitate horiei gama deritze. Gama, funtsean, erreproduzitu daitekeen kolore-barrutia da.DSLR kamera batek, adibidez, gama handia izan dezake, eta egunsenti bateko kolore guztiak kapturatu ditzake, baina proiektore batek, berriz, gama txikia du eta koloreak "higatuta" agertuko dira.

Zenbait kasutan, gailuaren irteera zuzendu daiteke bidaltzen diren datuak aldatuz, baina beste kasu batzuetan hori ez da posible (ezin da urdin elektrikoa inprimatu) eta erabiltzaileari erakutsi behar diogu emaitzaren itxura zein izango den.

Argazkien kasuan, zentzuzkoa da kolore-gailu baten tonu-barruti osoa erabiltzea, horrela koloreen artean aldaketa leunagoak egongo baitira. Beste grafiko batzuen kasuan, kolorea zehatz adierazi nahiko da agian, horietan garrantzitsua baita kolorea zuzen adieraztea. Adibidez, Osasuna futbol-taldearen gorria duen logo bat inprimatu nahi baduzu, gorri horrek zehatz-zehatza izan behar du.