Aktibatu edo desaktibatu Bluetootha

Bluetootha aktibatu dezakezu beste Bluetooth gailu batzuekin konektatu dadin, edo desaktibatu dezakezu energia aurrezteko. Bluetootha aktibatzeko:

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Bluetootha idazten.

  2. Egin klik Bluetooth aukeran panela irekitzeko.

  3. Aktibatu goiko aldeko aukera.

Ordenagailu eramangarri askotan, hardware bidezko etengailu bat edo tekla-konbinazio bat dago Bluetootha aktibatu eta desaktibatzeko. Begiratu zure ordenagailuak etengailu bat ote duen edo teklatuan horretarako tekla bat duen. Sarritan, teklatuko tekla hori Fn teklaren bidez atzitzen da.

Bluetootha desaktibatzeko:

  1. Ireki goiko barrako eskuin aldeko sistema-menua.

  2. Hautatu Bluetootha.

Ordenagailua ikusgai egon dadin, Bluetooth panelak irekita egon behar du.