Egiaztatu zure babeskopia
Zure fitxategien babeskopia egin ondoren, babeskopia ongi egin dela ziurtatu beharko zenuke. Ongi funtzionatu ez badu, datu garrantzitsuak galdu ditzakezu, babeskopian zenbait fitxategi faltan egon baitaitezke.
Fitxategiak kopiatzeko edo lekuz aldatzeko Fitxategiak aplikazioa erabiltzen duzunean, ordenagailuak aztertzen du ea datu guztiak ondo transferitu diren. Hala ere, oso garrantzitsuak diren datuak transferitzen ari bazara, egiaztatze gehiago egin nahiko dituzu dautak ongi transferitu direla berresteko.
Egiaztatze gehigarri bat egin dezakezu helburuko unitatean kopiatu diren fitxategiak eta karpetak begiratuz. Transferitu dituzun fitxategiak eta karpetak babeskopian daudela egiaztatuta, prozesua ondo gauzatu dela ziurtatu dezakezu.
Datu kantitate handien babeskopia erregularrak egin nahi badituzu, agian errazagoa zaizu babeskopiak egiteko aplikazio espezializatu bat erabiltzea, adibidez Déjà Dup izenekoa. Aplikazio horiek fitxategiak kopiatu eta itsastea baino fidagarriagoak eta boteretsuagoak dira.