Aurkitu zure sistema eragileari buruzko informazioa

Zein sistema eragile dagoen instalatuta jakinda, software edo hardware berria zure sistemarekin bateragarria den ala ez hobeto ulertuko duzu.

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Sistema idazten.

  2. Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Sistema. Horrek Sistema panela irekiko du.

  3. Hautatu Honi buruz panela irekitzeko.

  4. Hautatu Sistemaren xehetasunak.

  5. Begiratu SEaren izena, SE mota, GNOMEren bertsioa eta horrelakoetan ematen den informazioa.

Elementu bakoitzeko informazioa kopiatzeko, hautatu elementua eta kopiatu arbelean. Horrela, erraza izango zaizu zure sistemaren informazioa beste batzuekin partekatzea.