Aldatu gailuaren izena

Erraz identifikatzen den izena izanik, errazagoa da sistema sarean eta Bluetooth gailuak parekatzean aurkitzea.

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Sistema idazten.

  2. Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Sistema. Horrek Sistema panela irekiko du.

  3. Hautatu Honi buruz panela irekitzeko.

  4. Hautatu Gailuaren izena zerrendatik.

  5. Sartu izen bat zure sistemarako eta baieztatu.

Ostalari-izena sistema-izena aldatu eta berehala aldatzen da, baina agian programa eta zerbitzu batzuk berrabiarazi beharko dira aldaketa indarrean sartu dadin.