Aurkitu zure sistemako hardwareari buruzko informazioa
Zein hardware duzun instalatuta ezagutzen baduzu, errazago jakingo duzu software edo hardware berria zure sistemarekin bateragarria den ala ez.
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Sistema idazten.
Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Sistema. Horrek Sistema panela irekiko du.
Hautatu Honi buruz panela irekitzeko.
Begiratu Hardwarearen modeloa, Prozesadorea, Memoria eta abarretan ageri den informazioa.
Elementu bakoitzeko informazioa kopiatzeko, hautatu elementua eta kopiatu arbelean. Horrela, erraza izango zaizu zure sistemaren informazioa beste batzuekin partekatzea.