Jakinarazi akats bat

GNOME Xakea aplikazioa boluntarioen komunitate batek mantentzen du. Ongi etorria izango zara lagundu nahi baduzu. Arazoren bat ikusten baduzu, bete ezazu akatsaren jakinarazpena. Akatsa jakinarazteko, joan https://gitlab.gnome.org/GNOME/gnome-chess/issues gunera.

Akatsei segimendua egiteko sistema bat da, erabiltzaileek eta garatzaileek akatsei eta kraskadurei buruzko xehetasunak eman ditzaten edo hobekuntza eskatu ditzaten balio duena.

Parte hartzeko, kontu bat sortu beharko duzu. Horrela, akatsak bete, iruzkinak egin eta zure akatsak duen egoerari buruzko eguneraketak posta bidez eskuratu ahal izango dituzu. Oraindik konturik ez baduzu, egin klik Kontu berria estekan kontu bat sortzeko.

Kontu bat sortu ondoren, hasi saioa eta egin klik Auzi berria aukeran. Akats bat jakinarazi baino lehen, irakurri akatsak idazteko gidalerroak eta arakatu lehendik dadudenak, jakiteko ea zure akatsa jadanik badagoen ala ez.

Eginbide berria eskatu baduzu, aukeratu Etiketak menuko 1. eginbidea. Bete izenburua eta deskribapena eta egin klik Bidali auzia aukeran.

Zure txostenari ID zenbaki bat emango zaio eta bere egoera eguneratu egingo da aldaketaren bat dagoenean.