Paper-tamaina aldatzea inprimatzean
Dokumentuaren paper-tamaina aldatu nahi bada (adibidez US gutunaren tamaina PDF bat A4 paperean inprimatu nahi bada), dokumentuaren inprimatze-formatua aldatzeko aukera dago.
Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta sakatu Inprimatu botoia.
Hautatu Orrialde-konfigurazioa fitxa.
Papera zutabean, aukeratu Paper-tamaina goitibeherako zerrendan.
Egin klik Inprimatu aukeran dokumentua inprimatu dadin.
Orientazioa menua ere erabili daiteke beste orientazio bat aukeratzeko:
Bertikala
Horizontala
Alderantzizko bertikala
Alderantzizko horizontala