7 orrialdeko liburuxka
Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta sakatu Inprimatu botoia.
-
Hautatu Orokorra fitxa.
Barrutia atalean, aukeratu Orrialdeak.
Idatzi orrialdeen zenbakiak honako ordenan: 7, 2, 1
-
Hautatu Orrialde-konfigurazioa fitxa.
Diseinua atalean, Alde bietatik aukeran, hautatu Marjina laburra (iraulia).
Orrialdeak aldeko aukeran, hautatu 2.
Orrialdeak ordenatzea menuan, hautatu Eskuinetik ezkerrera.
Egin klik Inprimatu aukeran.
Sakatu leihoaren goiko eskuineko izkinako menu-botoia eta sakatu Inprimatu botoia.
-
Hautatu Orokorra fitxa.
Idatzi gainerako orrialdeen zenbakiak ordena honetan: 6, 3, 4, 5
-
Hautatu Orrialde-konfigurazioa fitxa.
Orrialdeak ordenatzea menuan, hautatu Ezkerretik eskuinera.
Egin klik Inprimatu aukeran.
Errazagoa da 8 orrialdeko liburuxka inprimatzea. Beharbada hobe duzu orrialde zuria gehitzen badiozu PDF dokumentuari, 8 orrialde izan ditzan. Horretarako:
Sortu PDF dokumentu zuri bat LibreOffice Writer bidez.
Fusionatu PDF zuria zure PDF dokumentuarekin PDF-Shuffler erabiliz, orrialde zuria amaieran kokatuta.
Jarraitu 8 orrialdeko liburuxka inprimatzeko argibideak.