Software-metadatuak

Pantaila-argazkiak

Softwareak aplikazioen xehetasun-orrietan erakusten ditu pantaila-argazkiak. Gehienetan aplikazioaren leiho eta elkarrizketa-koadroen pantaila-argazkiak dira, erabiltzaileak aplikazioaren eginbideen, itxuraren eta beste antzeko kontu batzuen ikuspegi azkarra eduki dezan.

Aplikazioaren metainformazio-fitxategian pantaila-argazki bat baino gehiago badago, Softwareak ikuspegi birakari gisa erakutsiko ditu.

Aplikazioaren metainformazio-fitxategiak ez duenean pantaila-argazkirk, leku-marka gisa funtzionatzen duen ikono bat bistaratuko da, Pantaila-argazkirik ezdioena:

Leku-markako ikonoak beste itxura bat izan dezake ikono-gai pertsonalizatua erabiltzen baduzu.

Pantaila-argazkiak zaharkituta geratu daitezke aplikazioak interfazea aldatzen badu. Beraz, Softwareak aplikazio baten pantaila-argazkiak erakutsi arren, beti egiaztatu behar da pantaila-argazki horiek eguneratuta dauden.

Pantaila-argazkiaren informazioa hobetzeko:

Aplikazioaren testuinguru-barra

Aplikazioen testuinguru-barra, Softwarean, aplikazio bakoitzaren xehetasun-orrian erakusten diren lauzen bilduma bat da. Honako xehetasunak erakusten ditu:

Honek Softwarea aplikazioaren testuinguru-barra erakusten du:

Lauzak goian zerrendatutako ordenan bistaratzen dira (ezkerretik hasita, lehenengo Tamaina).

Lauza bakoitza xeheago azaltzen da behean.

Tamaina

Softwareak tamaina erakusten du lauza batean, aplikazioen xehetasunen orrian. Aplikazioa ez badago instalatuta, hura instalatzeko gutxi gorabehera zein tamainako fitxategia deskargatu behar den erakusten du. Aplikazioa instalatuta badago, hurak erabiltzen duen biltegiratze-espazioa erakusten du.

Tamainak kalkulatzeko, Softwarea aplikazioaren motorrak (adibidez flatpak edo RPM) ematen dituen datuak erabiltzeko dira, eta ez daude zehaztuta aplikazioak eskainitako metadatuetan. Ezin da ezer egin lauza hori moldatzeko, ezta aplikazioaren metainformazio-fitxategia aldatu ere.

Segurtasuna

Softwareak segurtasuna erakusten du lauza batean, aplikazioen xehetasunen orrian. Aplikazioa instalatzeko eta exekutatzeko segurua den ala kontuz aritu behar den adierazten da lauza horretan.

Lauza horrek aplikazioak exekutatzeko eskatzen dituen baimenei buruzko informazioa ematen da (adibidez, fitxategiak irakurtzeko baimena). Horrez gain, aplikazioa nola garatu den ere adierazten da. Software libreko aplikazioak, iturburu-kodea irakurgarria izanik, jabedun aplikazioak baino seguruagoak izan daitezke.

Lauzan klik egitean agertzen den elkarrizketa-koadroan aplikazioak eskatu dituen baimenak zerrendatzen dira, gehi bere lizentziari eta exekuzio-denborari buruzko informazioa.

Segurtasun-informazioa hobetzeko:

Hardware-euskarria

Softwareak hardware-euskarriaren informazioa erakusten du lauza batean, aplikazioen xehetasunen orrian. Aplikazioak dituen hardware-eskakizunei buruzko informazioa eta ordenagailuaren hardware-kapazitateei buruzkoa ematen da bertan, horrela bateraezintasunak edo falta diren eskakizunak nabarmen geratu daitezen - edo aplikazioak bateraezintasunik gabe eta ongi funtzionatuko duela adierazteko.

Kodeak ondoren adierazitako hardwarea begiratzen du. Etorkizunean informazio gehiago emango da.

  • Ukipen-panel bat, sagu bat edo teklatu bat dagoen edo beharrezkoa den

  • Joko-aginte bat beharrezkoa den

  • Aplikazioaren gutxieneko eta gomendatutako pantaila-tamainak

Ezin da joko-aginte bat badagoela modu fidagarrian detektatu, sarritan deskonektatuta uzten baita, normalean ez baita beharrezkoa ordenagailua erabiltzeko.

Lauzan klik egitean agertzen den elkarrizketa-koadroan aplikazioak dituen hardware-eskakizunak zerrendatzen dira, eta haietako guztiak betetzen diren ala ez.

Hardware-informazioa hobetzeko:

Adinaren araberako balorazioa

Softwareak adinaren araberako balorazioaren informazioa erakusten du lauza batean, aplikazioen xehetasunen orrian. Aplikazioa zein adinetarako den egokia adierazten du horrek, aplikazioak berak daukala adierazi duen edukiaren arabera. Informazio hori zure herrialdean jokoak edo filmak baloratzeko erabiltzen den modu berean ematen da.

Adibidez, joko batek indarkeria duen ala ez nabarmenduko da, edo iragarkiak dituen ala ez.

Lauzan klik egitean agertzen den elkarrizketa-koadroan aplikazioak dituen eduki mota desberdinak zerrendatzen dira eta zein gogortasun-mailakoak diren.

Adinaren araberako balorazioa hobetzeko:

Lizentzia

Softwareak aplikazio bat software librea den ala jabeduna, berezia edo ezezaguna den adierazten duen izenburu bat erakusten du. Izenburu horrek proiektuaren lizentziari buruzko informazio xehea eskaintzen du. Software librearen onuretako batzuk ere zerrendatzen ditu. Ikasi gehiago

Batzuetan lizentziaren informazioa ez da zuzena aplikazio baterako, eta software librea den aplikazioa bat jabedun gisa agertzen da. Beste batzuetan, gerta daiteke lizentziaren informazioa ezezaguna izatea.

Softwarea aplikazioak lizentzia libre eta kode irekikoak berdez margotzen ditu, jabedunak eta bereziak horiz. Lizentzia ezezagunak grisez nabarmenduta agertzen dira.

Lizentzia-informazioa hobetzeko:

Metadatuak nondik datozen

Software batek zein harware behar duen, zein adinetarako den egokia, eta zein segurua den zehazteko erabiltzen diren metadatuak software horren metainformazio-fitxategian daude.

Metainformazioa XML fitxategi bat da. Bere fitxategi-formatua AppStream espezifikazioan dago zehaztuta.

Ikusi GNOME Fitxategiak aplikazioaren metainformazio-fitxategia.

Lehen metainfo elementuari appdata esaten zitzaion.

Zer gertatzen da metadatuak falta badira

Aplikazio batek ez baditu metadatuetako batzuk, Softwareak horiek asmatzen saiatu daiteke, baina ezin izango du informazio askorik eman bere interfazeetan. Softwareak ulertuko du software gehiena mahaigaineko ordenagailuetarako sortu dela.

Aplikazio baten metadatuak hobetzen lagundu dezakezu.

Nola lagundu falta den informazioa osatzen

Aplikazio baten orrian informazioa falta dela edo informazioa okerra dela ikusten baduzu, honela lagundu dezakezu:

  1. Falta den edo okerra den metadatua aplikazioak akatsak jakinarazteko duen aztarnarian argitaratu dezakezu, garatzaileak hutsunea konpondu dezan.

  2. Falta den edo okerra den metadatua zuk zeuk konpondu dezakezu. Ikusi Nola egin gida hori nola egiten den ikasteko.

Bi kasuetan, lehenengo aplikazioaren proiektu-orria aurkitu behar duzu. Proiektu-orriaren esteka normalean aplikazioaren orrian agertuko da, hemen erakusten den moduan. Ez badago, bilatzaile baten bidez bilatu beharko duzu interneten.

Aplikazioak normalean GitLab edo GitHub gune batean daude. Adibidez, GNOMEren aplikazioak gitlab.gnome.org gunean daude.

Nola gehitu falta diren pantaila-argazkiak

Aplikazioen pantaila-argazkiak <screenshots> elementuan gordetzen dira, aplikazioaren metainformazio-fitxategiko <component> osagaian.

Aplikazioek 5 eta 10 pantaila-argazki artean eduki ditzaten gomendatzen dugu. Hobe da PNG formatua erabiltzea, 16:9 aspektu-erlazioa eta gutxienez 620 pixeleko zabalera.

Adibidez, hona hemen Softwarea aplikazioaren beraren pantaila-argazkiak:

<screenshots>
  <screenshot type="default">
    <image>https://gitlab.gnome.org/GNOME/gnome-software/raw/HEAD/data/metainfo/ss-overview.png</image>
    <caption>Overview panel</caption>
  </screenshot>
  <screenshot>
    <image>https://gitlab.gnome.org/GNOME/gnome-software/raw/HEAD/data/metainfo/ss-details.png</image>
    <caption>Details panel</caption>
  </screenshot>
</screenshots>

Nola konpondu segurtasun- eta baimen-informazio okerra

Aplikazio baten segurtasuneko eta baimenetako informazioa iturburu desberdinetatik ateratzen da, aplikazio modu batean paketatuta egon edo beste modu batean. Pakete tradizionalak (adibidez RPM edo DEB) darabiltzaten aplikazioetan, ez dago segurtasuneko edo baimenetako informaziorik eta ezin da ezer egin horrelako informazioa aplikazioari gehitzeko.

Flatpak aplikazioetan, informazioa aplikazioaren flatpak manifestutik dator, hor zehazten baita aplikazioak zein zulo behar dituen kutxa isolatuan. Zulo horietako bakoitzak normalean murriztu egiten du aplikazioaren segurtasun-maila Softwaren, eta‘segurua’ izatetik ‘arriskutsua izan daiteke’ egoerara edo ‘arriskutsua’ egoerara igaro daiteke.

Aplikazio baten segurtasun-maila hobetzeko, bere isolamendua ahalik eta handiena izan behar du. Horretarako, kendu kutxa isolatuko baimenak halakorik behar ez denean, eta erabili atariak isolamendu-baimenen ordez, posible denean. Atariak erabiltzen badira, aplikazioaren segurtasun-maila ez da jaitsiko Software aplikazioan.

Adibidez, aplikazioak fitxategi-sistema osoan idatzi/irakurtzeko eskaria egiten badu (--filesystem=host), benetan behar al du, ala kokaleku jakin batzuetan soilik sartu behar al du? Horrela bada, fitxategien ataria erabili daiteke, edo zehatzago izateko, fitxategi-sistemako baimenak zehaztu daitezke.

Aplikazioak Wayland ingurunean funtzionatzen badu eta X11 soilik arazoak daudenean behar badu, eta X11 eginbide bereziak behar ez baditu, --socket=fallback-x11 erabili al dezake, --socket=x11 erabili ordez?

Baimen bereziei edo beste paketatze-formatu batzuei buruzko gidalerroak eman daitezke hemen etorkizunean.

Informazio gehiago:

Nola gehitu falta den harware-informazioa

The hardware information for an application is stored in the <requires>, <recommends> and <supports> elements within the application’s <component> in its metainfo file.

Softwarea aplikazioak <control> eta <display_length> elementuak ulertzen ditu.

Ikus blog-bidalketa hau edo beste hau metadatuen adibideak ezagutzeko.

Nola gehitu eduki-balorazioari buruz falta den informazioa

Aplikazioen eduki-balorazioari buruzko informazioa <project_license> elementuan gordetzen da, aplikazioaren metainformazio-fitxategiko <component> elementuaren barruan.

Aplikazioek OARS 1.1 estandarra erabili behar dute elementu hori betetzeko. <content_rating> elementua zehazten ez bada, aplikazioaren eduki-balorazioa ezezaguna izango da. Zehaztu bada baina hutsik badago, aplikazioak ez du edozein pertsonarentzako desegokia izan daitekeen edukirik.

Erabili OARS sortzailea aplikazioaren balorazio-informazio egokia sortzeko.

Nola konpondu lizentzia-informazio okerra

Aplikazioen lizentzia-informazioa <project_license> elementuan gordetzen da, aplikazioaren metainformazio-fitxategiko <component> elementuan.

Elementu honen edukiak SPDX adierazpen bat izan behar du. Proiektuaren lizentzia 'nagusia' deskribatzen da horretan. Normalean kodearen lizentzia da, eta ez du dokumentazioaren edo eduki osagarriaren lizentzia barne hartzen.

SPDX adierazpena lizentzia bakarra bada edo lizentzia anitzen ‘or’ konbinazio bat bada (denak FSFk edo OSIk onartuak), aplikazioa ‘software librea’ dela kontsideratzen da eta lizentziaren izenburuak horrela dio. Bestela, ‘jabedun’ dela esango da.

Aplikazioa ‘jabedun’ gisa bistaratzen bada eta horrela ez dela uste baduzu, agian <project_license> elementuak proiektuaren dokumentazio-lizentzia du barnean. Kendu ezazu hortik.

Adibidez, aldatu hemengo lizentzia-metadatuak:

<project_license>GPL-2.0+ and CC-BY-SA-3.0</project_license>

-

<project_license>GPL-2.0+</project_license>

Informazio gehiago: