Software-lizentziak
Sarrera
Aplikazioek 'libreak/kode irekikoak' edo 'jabedunak' izan daitezke. Horrek erabiltzaile gisa duzun askatasunean du eragina. Aplikazio bat software librea bada, hura erabili, kopiatu, aztertu eta aldatzeko eskubidea duzu. Software jabedunak ez dizkizu askatasun horiek ematen. Software libre eta kode irekikoa sarritan doanekoa da, baina ez du zertan beti horrela izan behar.
Iturburu-kodea eskuragarri dagoenez, erabiltzaileek garapenean parte hartu dezakete, eginbide berriak gehitu eta itzulpenak egin bere hizkuntzarako, eta akatsak konpondu ditzakete. Kodea ikuskatu dezakete eta softwareari egindako aldaketak kaltegarriak ez direla egiaztatu. Iturburu-kodetik ikasi dezakete eta beren software libreko aplikazio propioetarako oinarri gisa erabili.
FOSS aplikazioak ondasun publikoa dira.
Aplikazio jabedunak ezin dira ikuskatu, eta garatzaileez fidatu behar duzu.
Software libre eta kode irekikoak software jabedunaren aurrean dituen abantailei buruzko informazio gehiago.