Erabili beste mikrofono bat

Kanpoko mikrofono bat erabili dezakezu lagunekin berriketan aritzeko, lankideekin hitz egiteko, ahots-grabazioak egiteko edo beste multimedia-aplikazio batzuk erabiltzeko. Zure ordenagailuak mikrofono bat edo web-kamera bat eduki dezake integratuta, baina gehienetan kanpoko mikrofono batek audio-kalitate hobea ematen du.

If your microphone has a circular plug, just plug it into the appropriate audio socket on your computer. Most computers have two sockets: one for microphones and one for speakers. This socket is usually light red in color or is accompanied by a picture of a microphone. Microphones plugged into the appropriate socket are usually used by default. If not, see the instructions below for selecting a default input device.

USB mikrofono bat baduzu, entxufatu ordenagailuko USB ataketako batean. USB mikrofonoak audio-gailu bereiziak dira, eta beraz, modu lehenetsian zein mikrofono erabili nahi duzun zehaztu beharko duzu agian.

Hautatu audioaren sarrera-gailu lehenetsia

  1. Ireki Jarduerak ikuspegi orokorra eta hasi Soinua idazten.

  2. Sakatu Soinua panela irekitzeko.

  3. Sarrera atalean, hautatu erabili nahi duzun gailua. Sarrera-mailaren adierazleak erantzun bat eman beharko luke hitz egiten duzunean.

Panel horretan mikrofonoaren bolumena doitu dezakezu eta hura itzali dezakezu.