Aldatu laneko area batetik bestera

Sagua erabiliz:

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia.

  2. Egin klik uneko laneko arearen eskuineko aldean partzialki bistaratzen den laneko arean bertan irekita dauden leihoak ikusteko. Unean hautatutako laneko area ez bada ezkerrerago dagoena, egin klik ezkerrean partzialki bistaratzen den laneko arean aurreko laneko area ikusteko.

    Laneko area bat baino gehiago erabiltzen ari bazara jadanik, egin klik bilaketa-eremuaren eta leihoen zerrendaren artean dagoen laneko areen hautatzailean beste laneko area batera joateko.

  3. Egin klik laneko arean hura aktibatzeko.

Teklatua erabiliz:

  • Sakatu Super+Page Up edo Ctrl+Alt+ uneko laneko arearen ezkerrean ageri den laneko areara joateko.

  • Sakatu Super+Page Down edo Ctrl+Alt+ uneko laneko arearen eskuinean ageri den laneko areara joateko.