Joan leiho batetik bestera

Exekutatzen ari diren eta interfaze grafikoa duten aplikazio guztiak leiho-aldatzailean agertzen dira. Horrela, zereginez aldatzea urrats bakarrean egin daiteke eta exekutatzen ari diren aplikazioen ikuspegi orokorra eduki daiteke.

Laneko area batetik:

  1. Sakatu Super+Tab leiho-aldatzailea erakusteko.

  2. Askatu Super tekla aldatzailean nabarmendutako hurrengo leihoa hautatzeko.

  3. Beste modu bat laster-teklak erabiltzea da. Eutsi sakatuta Super teklari, sakatu Tab irekita dauden leihoen zerrendan aurrerantz joateko, edo Shift+Tab atzerantz joateko.

Leiho-aldatzaileko leihoak aplikazioaren arabera daude taldekatuta. Leiho anitz dituzten aplikazioen aurrebistak beherantz irekiko dira klik egitean. Eutsi sakatuta Super teklari eta sakatu ` (edo Tab gaineko tekla) zerrendan leiho batetik bestera joateko.

Leiho-aldatzailean aplikazio-ikono batetik bestera mugitzeko beste modu bat edo teklak erabiltzea dira. Saguarekin haietako bat hautatzea ere badago.

Leiho bakarreko aplikazioen aurrebistak ikusteko, erabili tekla.

Jarduerak ikuspegian, egin klik leiho batean hartara joateko eta ikuspegi orokorra uzteko. Laneko area anitz irekita baduzu, egin klik haietako bakoitzean bertan irekita dauden leihoak ikusteko.