Aldatu leihoak lekuz eta tamainaz
Leihoak lekuz eta tamainaz aldatzeko, arrastatu itzazu. Leihoak modu eraginkorrean antolatzeko lasterbideak eta aldatzaileak ere eskaintzen ditu sistemak.
Leihoa lekuz aldatzeko, arrastatu titulu-barratik tiraka edo eutsi sakatuta Super teklari eta arrastatu nahi duzun lekura. Eutsi sakatuta Shift teklari leihoa lekuz aldatzean, leiho hori pantailaren ertzei edo beste leiho batzuei atxikitzeko.
Leihoaren tamaina aldatzeko, arrastatu bere ertzak edo izkinak. Eutsi sakatuta Shift teklari leihoaren tamaina aldatzean leihoa pantailaren ertzei edo beste leiho batzuei atxikitzeko.
Leiho bat maximizatzeko, arrastatu pantailaren goiko aldera. Arrastatu leihoa pantailaren ertz batera hura ertzaren luzeran maximizatzeko, horrela leihok elkarren alboan ezartzeko.
Aldatu lekuz eta tamainaz leiho bat teklatuaren bidez. Sakatu Alt+F7 leihoa lekuz aldatzeko edo Alt+F8 tamainaz aldatzeko. Erabili gezi-teklak lekuz edo tamainaz aldatzeko, ondoren sakatu Enter berresteko edo sakatu Esc jatorrizko leku eta tamainara itzultzeko.
Aplikazio gehienetan (batez ere GTK3 eta GTK4 direnak), aplikazioaren goiko barran, baita botoietan eta ikonoetan ere, klik egin eta arrastatuz bere leihoa edonora mugitu dezakezu.