Lauzatu leihoak

Leihoak pantailaren eskuinean edo ezkerrean soilik maximizatu daitezke, horrela beste aldean beste leiho bat jarri ahal izateko eta bien artean azkar mugitzeko.

Leiho bat pantailaren albo batean maximizatzeko, heldu titulu-barrari eta arrastatu pantailaren ezkerreko edo eskuineko aldera pantailaren erdia nabarmenduta ikusten den arte. Leihoa teklatuaren bidez maximizatzeko, eutsi sakatuta Super teklari eta sakatu edo tekla.

Leiho bat jatorrizko tamainara bueltatzeko, urrundu leihoa pantailaren albotik edo erabili maximizatzeko erabili duzun laster-tekla bera.

Eutsi sakatuta Super teklari eta arrastatu leihoa nahi duzun tokira hura lekuz aldatzeko.