Partekatu zure musika, argazkiak eta bideoak

Zure ordenagailuko multimedia arakatu, bilatu eta erreproduzitzeko, erabili UPnP edo DLNA gaituta duen gailua, adibidez mugikor bat, telebista bat edo joko-kontsola bat. Konfiguratu Multimedia partekatzea gailu horiek zure musika, argazkiak eta bideoak dituzten karpetetara sartu ahal izateko.

Rygel paketea eduki behar duzu instalatuta Multimedia-partekatzea ikusgai egon dadin.

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Partekatzea idazten.

  2. Sakatu Partekatzea panela irekitzeko.

  3. Gailu-izena aukeraren azpiko testua editatu badaiteke, zure gailuak sarean duen izena aldatu dezakezu.

  4. Multimedia partekatzea.

  5. Aktibatu Multimedia partekatzea aukera.

  6. Modu lehenetsian, Musika, Irudiak eta Bideoak partekatzen dira. Horietako bat kentzeko, egin klik karpetaren izenaren alboan dagoen × aukeran.

  7. Beste karpeta bat gehitzeko, egin klik + botoian Aukeratu karpeta bat leihoa irekitzeko. Joan karpetaren barrura eta egin klik Ireki aukeran.

  8. Itxi Multimedia partekatzea elkarrizketa-koadroa. Horrela, hautatu dituzun karpetetan dauden multimedia-fitxategiak kanpoko gailua erabiliz arakatu edo erreproduzitu ahal izango dituzu.

Sareak

Sareak atalean momentuan konektatuta zauden sareak zerrendatzen ditu. Erabili haietako bakoitzaren alboan dagoen txandakatze-botoia zure euskarria non partekatuko den aukeratzeko.