Begiratu bateriaren egoera
Bistaratu bateriaren eta konektatutako gailuen egoera
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Energia idazten.
Egin klik Energia aukeran panela irekitzeko. Baterien eta Gailuen egoera bistaratuko da.
Barneko bateria bat detektatzen bada, Bateriak atalean haren egoera bistaratuko da. Adierazle-barrak adieraziko du zenbateko ehunean dagoen kargatuta, eta baita karga osorako behar den denbora ordenagailua entxufatuta badago, eta zenbat denbora iraungo duen bateriarekin soilik ari bada funtzionatzen.
Gailuak atalean konektatutako gailuen egoera ikusten da.
Goiko barrako egoera-ikonoak barneko bateria nagusiaren karga-maila erakusten du, eta kargatzen ari den edo ez. Sistema-menuko bateria-adierazleak karga ehuneko gisa erakusten du. Goiko barrako ikonoa ehunekoa erakusteko ere konfiguratu daiteke.