Nire ordenagailua asko berotzen da

Ordenagailu batzuk asko berotzen dira erabiltzen direnean. Hori normala da: ordenagailuek hozteko erabiltzen duten mekanismo bat da. Hala ere, zure ordenagailua asko berotzen bada, kalteak sortu daitezke.

Most laptops get reasonably warm once you have been using them for a while. It is generally nothing to worry about — computers produce a lot of heat and laptops are very compact, so they need to remove their heat rapidly and their outer casing warms up as a result. Some laptops do get too hot, however, and may be uncomfortable to use. This is normally the result of a poorly-designed cooling system. You can sometimes get additional cooling accessories which fit to the bottom of the laptop and provide more efficient cooling.

Bero sumatzen duzun mahaigaineko ordenagailu bat baduzu, agian hozte-sistema ez dago ongi. Horrek kezkatzen bazaitu, haizagailu gehigarriak erosi ditzakezu eta haizagailuak hautsik ez dutela eta beste ezerk blokeatzen ez dituztela begiratu dezakezu. Hobeto haizatuta dagoen gune batean jarri dezakezu ordenagailua. Toki mugatuetan badaude, adibidez kutxa batean, ordenagailuaren hozte-sistema ez da gai izango beroa kanporatzeko eta aire freskoa behar den bezain azkar zirkularazteko.

Pertsona batzuk kezkatu egiten dira eramangarriak erabiltzeak eragin ditzakeen osasun-kalteez. Batzuek diote eramangarri beroak luze edukitzen badira altzoan, ugalkortasuna murriztu daitekeela, eta (muturreko kasuetan) erredura arinak gertatu omen direla. Balizko arazo horietaz kezkatuta bazaude, medikuari galdetu diezaiokezu. Noski, beste aukera bat da eramangarria altzoan ez jartzea.

Ordenagailu moderno gehienak bere kabuz itzaltzen dira gehiegi berotzen direnean, kalterik jasan ez dezaten. Zure ordenagailua itzali eta itzali ari bada, gehiegizko berotzea izan daiteke arrazoia. Hori gertatzen bada, agian konpontzera eraman beharko duzu.