Haririk gabeko sareen arazoak konpontzea
Ziurtatu gailuen kontrolatzaileak instalatuta daudela
In this step you can check to see if you can get working device drivers for your wireless adapter. A device driver is a piece of software which tells the computer how to make a hardware device work properly. Even though the wireless adapter has been recognized by the computer, it may not have drivers which work very well. You may be able to find different drivers for the wireless adapter which do work. Try some of the options below:
-
Egiaztatu haririk gabe zure moldagailua onartutako gailuen zerrendan dagoen.
Linux banaketa gehienek ongi funtzionatzen duten haririk gabeko gailuen zerrenda bat dute. Zenbaitetan, zerrenda horiek informazio gehigarria eskaintzen dute zenbait moldagailurentzako kontrolatzaileak modu egokian instalatzeko. Joan zure banaketaren zerrendara (adibidez, Ubuntu, Arch, Fedora edo openSUSE) eta ikusi zure moldagailuaren modeloa zerrendan ageri den. Bertako informazioa erabili ahal izango duzu kontrolatzaileak lanean jartzeko.
-
Bilatu kontrolatzaile mugatuak (bitarrak).
Linux banaketa askok libreak eta kode irekikoak diren gailu-kontrolatzaileak besterik ez dituzte. Hori da ezin dutelako jabedunak edo kode itxikoak direnak banatu. Zure haririk gabeko moldagailuaren kontrolatzaile zuzena modu itxian edo "bitarra soilik" den bertsioan badago, agian ez dago modu lehenetsian instalatuta. Horrela bada, begiratu haririk gabeko moldagailuaren fabrikatzailearen webgunean, ea Linux kontrolatzailerik duten.
Zenbait Linux banaketak kontrolatzaile mugatuak deskargatzeko tresna bat dute. Zure banaketak horrelako bat badu, erabili ezazu, ea haririk gabekoarentzako kontrolatzailerik aurkitzen duzun.
-
Erabili zure moldagailuaren Windows kontrolatzailea.
Oro har, ezin duzu sistema eragile baterako (adibidez, Windowserako) diseinatu den gailu-kontrolatzaile bat beste sistema eragile batean (adibidez, Linuxen) erabili. Sistema bakoitzak gailuak kudeatzeko modu desberdina du. Haririk gabeko moldagailuen kasuan, hala ere, bateragarritasun-geruza bat instalatu daiteke, NDISwrapper izenekoa, zenbait Windows kontrolatzaile Linuxen erabili ahal izateko. Oso baliagarria da aukera hori, haririk gabeko moldagailu gehienek ia beti Windowserako kontrolatzaileak baitituzte, eta kasu batzuetan Linuxerako kontrolatzaileak ez dira existitzen. NDISwrapper nola erabili ikasteko, begiratu hemen. Kontuan izan haririk gabeko kontrolatzaile batzuek ez dutela NDISwrapper bidez erabiltzeko aukerarik.
Aukera horietako batek ere ez badu funtzionatzen, haririk gabeko beste moldagailu bat probatu beharko duzu, ea badabilen. Haririk gabeko USB moldagailuak nahiko merkeak dira eta edozein ordenagailutan entxufatu daitezke. Moldagailua zure Linux banaketarekin bateragarria dela egiaztatu beharko zenuke berria erosi baino lehen.