Proxy-ezarpenak definitzea
Zer da proxy bat?
Web bidezko proxy batek begiratzen dituzun webguneak iragazten ditu, web-nabigatzailearen eskariak jasotzen ditu web-orriak eta haien elementuak eskuratzeko , eta politiketan oinarrituta, zuri erakustea erabakitzen du. Normalean enpresetan eta haririk gabeko wifigune publikoetan erabiltzen dira, zein webgune ikusten dituzun kontrolatzeko, interneten saioa hasi gabe sartu zaitezen eragozteko eta webguneen segurtasun-egiaztatzeak gauzateko.
Aldatu proxyaren metodoa
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Sarea idazten.
Sakatu Sarea panela irekitzeko.
Hautatu Sarearen proxya ezkerreko zerrendatik.
-
Aukeratu zein proxy-metodo erabiliko den:
- Bat ere ez
Aplikazioak konexio zuzena erabiliko du webeko edukiak eskuratzeko.
- Eskuzkoa
Proxy-protokolo bakoitzerako, definitu protokoloaren proxy baten helbidea eta ataka bat. Protokoloak honakoak dira: HTTP, HTTPS, FTP eta SOCKS.
- Automatikoa
Baliabide bati apuntatzen dagoen URL bat. Baliabideak zure sistemaren konfigurazio egokia du.
Sareko konexioa darabilten aplikazioek zehaztu dituzun proxy-ezarpenak erabiliko dituzte.