Zer da MAC helbide bat?
MAC helbidea zera da, fabrikatzaileak sareko hardware-elementu bati (adibidez haririk gabeko txartel bati edo ethernet txartel bati) ematen dion identfikatzaile bakarra. MAC akronimoak Media Access Control esan nahi du eta identifikatzaile bakoitza bakarra da gailu bakoitzerako.
MAC helbide batek bi karakterez osatutako sei multzo ditu, bi puntuz bereizita. Adibidez, 00:1B:44:11:3A:B7 MAC helbide bat da.
Zure sareko hardwarearen MAC helbidea identifikatzeko:
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Sarea idazten haridun konexioetarako edo Wifia haririk gabeko konexioetarako.
Egin klik Sarea edo Wifia aukeran panela irekitzeko.
Egin klik
konexio aktiboaren alboan dagoen botoian.
Gailuaren MAC helbidea Xehetasunak paneleko Hardwarearen helbidea aukeran egongo da.
Praktikan, MAC helbide bat aldatu edo “usurpatu” beharko duzu. Adibidez, interneta eskaintzen duten zenbait enpresak MAC helbide jakin bat erabiltzea eskatu dezakete haien zerbitzura sartzeko. Sareko txartelak ez badu funtzionatzen eta txarten berri bat erabili behar baduzu, sareak ez du funtzionatuko. Kasu horietan, MAC helbidea usurpatu beharko duzu.