Fitxategi-kudeatzailearen aurrebista-hobespenak
Fitxategi-kudeatzaileak koadro txikiak sortzen ditu irudiak, bideoak eta testu-fitxategien aurrebista bat izateko. Koadro txikiak motelak izan daitezke fitxategi handien kasuan edo sarearen bidez kontsultatutako fitxategietan. Kasu horietan, kontrolatu aurrebistak noiz egiten diren. Egin klik leihoaren goiko eskuineko menu-botoian, hautatu Hobespenak eta joan Errendimendua atalera.
- Erakutsi koadro txikiak
Lehenespenez, aurrebista guztiak Ordenagailu honetan soilik aukeran, zure ordenagailuan edo konektatutako kanpoko unitateetan egiten dira. Eginbide honetan Fitxategi guztiak edo Inoiz ez ezarri daiteke. Fitxategi-kudeatzaileak sareko are lokal batean edo interneten dauden beste ordenagailu batzuetako fitxategiak arakatu ditzake. Sareko area lokal bateko fitxategiak sarritan arakatzen badituzu eta zure sareak banda-zabalera ona badu, Fitxategi guztiak ezarri dezakezu aurrebista-aukeretan.
- Zenbatu karpetetan dagoen fitxategi kopurua
-
Zerrenda-ikuspegiko zutabeetan edo ikono-epigrafeetan fitxategien tamaina erakusten baduzu, karpetek erakutsiko dute zenbat fitxategi eta azpikarpeta dituzten. Karpeta bateko elementuak zenbatzea motela izan daiteke, karpeta oso handiak badira edo sareko beste leku batetik egiten baduzu.
Eginbide hau desaktibatu dezakezu, edo zure ordenagailuko eta kanpoko unitate lokaletako fitxategietan aktibatu soilik.