Aldatu leihoak lekuz eta tamainaz
Leihoak lekuz aldatzeko aukera duzu, horrela errazago lan egiten baduzu. Esperotako arrastatze-portaeraz gain, sistemak baditu leihoak azkar antolatzeko lasterbideak eta aldatzaileak.
Leihoa lekuz aldatzeko, arrastatu titulu-barratik tiraka edo eutsi sakatuta Super teklari eta arrastatu nahi duzun lekura. Eutsi sakatuta Shift teklari leihoa lekuz aldatzean, leiho hori pantailaren ertzei edo beste leiho batzuei atxikitzeko.
Leihoaren tamaina aldatzeko, arrastatu bere ertzak edo izkinak. Eutsi sakatuta Shift teklari leihoaren tamaina aldatzean leihoa pantailaren ertzei edo beste leiho batzuei atxikitzeko.
Aldatu lekuz eta tamainaz leiho bat teklatuaren bidez. Sakatu Alt+F7 leihoa lekuz aldatzeko edo Alt+F8 tamainaz aldatzeko. Erabili gezi-teklak lekuz edo tamainaz aldatzeko, ondoren sakatu Enter amaitzeko edo sakatu Esc jatorrizko leku eta tamainara itzultzeko.
Leiho bat maximizatzeko, arrastatu pantailaren goiko aldera. Arrastatu leihoa pantailaren ertz batera hura ertzaren luzeran maximizatzeko, horrela leihok elkarren alboan ezartzeko.