Internet motel doala dirudi

Internet erabiltzen ari bazara eta motel doala badirudi, badaude moteltzea eragin ditzaketen zenbait kontu.

Saiatu web-nabigatzailea ixten eta berriro irekitzen, eta internetetik deskonektatzen eta berriro konektatzen. Hori eginez, internet motel aritzea eragin dezaketen prozesu asko berrezartzen dira.

  • Trafiko askoko unea

    Internet service providers commonly setup internet connections so that they are shared between several households. Even though you connect separately, through your own phone line or cable connection, the connection to the rest of the internet at the telephone exchange might actually be shared. If this is the case and lots of your neighbors are using the internet at the same time as you, you might notice a slow-down. You’re most likely to experience this at times when your neighbors are probably on the internet (in the evenings, for example).

  • Gauza asko aldi berean deskargatzea

    Zu edo zure konexioa erabiltzen ari den norbait fitxategi anitz aldi berean deskargatzen ari bazarete edo bideoak ikusten ari bazarete, interneteko konexioa moteldu egin daiteke.

  • Konexio ez fidagarria

    Interneteko konexio batzuk ez dira fidagarriak, batez ere aldi baterako direnak edo eskari handiko guneetan daudenak. Jende asko dagoen kafetegi batean edo hitzaldi-areto batean bazaude, interneteko konexioak huts egin dezake batzuetan.

  • Haririk gabeko konexioaren seinale gutxi

    Internetera wifi bidez konektatu bazara, begiratu goiburu-barrako sareko ikonoa, haririk gabeko seinale ona duzun egiaztatzeko. Horrela ez bada, internet motel ibili daiteke seinale ahula duzulako.

  • Interneteko konexio mugikor motelagoa erabiltzea

    Interneteko konexio mugikorra baduzu eta motel dabilela ohartzen bazara, agian seinale ahula duen toki batera joan zara. Hori gertatzen denean, interneteko konexioa automatikoki aldatuko da "banda zabal mugikor" azkarreko konexio batetik (adibidez 5G), fidagarriagoa baina motelagoa den konexio batera (adibidez 3G).

  • Web-nabigatzaileak arazo bat dauka

    Zenbaitetan, web-nabigatzaileek arazoak dituzte eta motelago ari dira. Askotariko arrazoiak daude horretarako: nabigatzaileak kagatzeko zailtasunak dituen webgune batera sartu zara edo nabigatzailea luzaro izan duzu irekita, adibidez. Saiatu nabigatzailearen leiho guztiak itxi eta berriro irekitzen, ea horrek laguntzen duen.