Hobespenak bistaratzen ditu Fitxategiak aplikazioan

Aldatu nola taldekatzen eta ordenatzen diren fitxategiak eta karpetak modu lehenetsian. Sakatu leihoaren alboko barrako menu-botoia eta hautatu Hobespenak.

Orokorra

Ordenatu karpetak fitxategiak baino lehen

Modu lehenetsian, fitxategi-kudeatzaileak ez ditu karpeta guztiak fitxategien aurretik erakusten. Karpeta guztiak fitxategien aurretik zerrendatzeko, gaitu aukera hori.

Fitxategiak karpetetan nola ordenatzen diren aldatzeko, ikusi Ordenatu fitxategiak eta karpetak.