Ez dut inolako soinurik entzuten ordenagailuan

Ez baduzu inolako soinurik entzuten ordenagailuan, adibidez musika erreproduzitzen saiatzen zarenean, probatu arazoa konpontzeko honako aholkuak:

Ziurtatu soinua ez dagoela mutututa

Ireki sistema-menua eta ziurtatu soinua ez dagoela mutututa edo asko jaitsita.

Zenbait eramangarrik ordenagailua mututzeko etengailuak edo teklak dituzte teklatuan. Saiatu horiek sakatzen, ea horrela soinuaren mututasuna amaitzen den.

Soinua erreproduzitzeko erabiltzen ari zaren aplikazioak (musika-erreproduzigailua edo film-ikustailea) mutututa ez daudela ere egiaztatu beharko zenuke. Aplikazioak bolumenerako botoia bat du gehienetan bere leiho nagusian, begiratu hori ere.

Soinua paneleko bolumenaren graduatzailea ere begiratu dezakezu:

  1. Ireki Jarduerak ikuspegi orokorra eta hasi Soinua idazten.

  2. Sakatu Soinua panela irekitzeko.

  3. Bolumen-mailak aukeran, begiratu aplikazioa ez dagoela mutututa. Bolumen-graduatzailearen amaierako botoiak Mututu aukera aktibatzen eta desaktibatzen du.

Egiaztatu bozgorailuak aktibatuta eta ongi konektatuta daudela

Zure ordenagailuak kanpoko bozgorailuak baditu, ziurtatu piztuta daudela eta bolumena aktibatuta dagoela. Ziurtatu bozgorailu-kableak ongi txertatuta daude ordenagailuko "irteerako" audio-socketean. Socket hori normalean berde argi kolorekoa da.

Some sound cards can switch between the socket they use for output (to the speakers) and the socket for input (from a microphone, for instance). The output socket may be different when running Linux, Windows or Mac OS. Try connecting the speaker cable to a different audio socket on your computer.

Egiaztatu beharreko azken kontu bat da audio-kableak ongi entxufatuta daudela bozgorailuen atzealdean. Kontuan izan bozgorailu batzuek sarrera bat baino gehiago dutela.

Egiaztatu soinu-gailu zuzena hautatu dela

Ordenagailu batzuek "soinu-gailu" anitz dituzte instalatuta. Horietako batzuek soinua atera dezakete, baina beste batzuek ez; beraz, egiaztatu soinu-gailu zuzena hautatu duzula. Beharbada proba batzuk egin beharko dituzu zuzena zein den aukeratzeko.

  1. Ireki Jarduerak ikuspegi orokorra eta hasi Soinua idazten.

  2. Sakatu Soinua panela irekitzeko.

  3. Irteera atalean, hautatu Irteerako gailua eta egin klik Probatu botoian, funtzionatzen duela egiaztatzeko.

    Erabilgarri dauden gailu guztiak probatu beharko dituzu agian.

Egiaztatu soinu-txartela ongi detektatu dela

Zure soinu-txartela agian ez da ongi detektatu txarteleko kontrolatzaileak ez daudelako instalatuta. Haiek instalatu beharko dituzu eskuz. Hori egitea txartelaren araberakoa da.

Exekutatu lspci komandoa terminal batean zein soinu-txartel duzun jakiteko:

  1. Joan Jarduerak ikuspegira eta ireki terminal bat.

  2. Exekutatu lspci komandoa administratzaile-pribilegioekin; idatzi sudo lspci eta gero idatzi zure pasahitza, edo idatzi su, sartu erroaren pasahitza eta idatzi lspci.

  3. Begiratu ea audio-kontrolatzaile bat edo audio-gailu bat ageri den zerrendan. Kasu horretan, soinu-txartelaren fabrikatzailea eta modelo-zenbakia ikusiko dituzu. Era berean, lspci -v komandoak informazio xehe gehiago dituen zerrenda bat erakusten du.

Zure txartelarentzako kontrolatzaileak aurkitu eta instalatu ahal izango dituzu. Hobe da foroetan laguntza eskatzea edo zure Linux banaketaren argibideak begiratzea.

Ez baduzu aurkitzen zure soinu-txartelarentzako kontrolatzailerik, agian beste soinu-txartel bat erosi beharko duzu. Ordenagailu barruan instalatu daitezkeen soinu-txartelak edo kanpoko USB soinu-txartel gisa erabili daitezkeenak daude.