Karraskak edo burrunbak entzuten ditut soinua erreproduzitzen ari denean

Karraskak edo burrunbak entzuten badituzu ordenagailua soinuak erreproduzitzen ari denean, arazoa audio-kableetan edo konektoreetan egon daiteke, edo soinu-txartelaren kontrolatzailearena izan daiteke arazoa.

  • Begiratu bozgorailuak ondo entxufatuta daudela.

    Bozgorailuak ez badaude guztiz txertatuta edo okerreko socket batean entxufatuta badaude, burrunba entzun dezakezu.

  • Ziurtatu bozgorailuaren/entzungailuen kablea kaltetuta ez dagoela.

    Audio-kableak eta konektoreak hondatu egiten dira apurka, erabili ahala, Sakatu kablea edo entzungailuak beste audio-gailu batean (adibidez MP2 erreproduzigailu batean) entxufatzen, hor ere soinu kaskarra entzuten den egiaztatzeko. Horrela bada, agian kablea edo entzungailuak ordeztu beharko duzu.

  • Begiratu soinu-kontrolatzaileak onak diren ala ez.

    Soinu-txartel batzuek ez dute ongi funtzionatzen Linux sistemetan ez dutelako kontrolatzaile onik. Arazo hori konpontzeko zailagoa da. Begiratu zure soinu-txartelaren fabrikatzailea eta eredua interneten, "Linux" hitza gehituta, beste pertsona batzuek ere arazo bera ote duten ikusteko.

    lspci komandoa erabili dezakzu zure soinu-txartelari buruzko informazio gehiago izateko.