Konfiguratu fitxategi-sistemako kokalekuetan bilaketak egitea
Jarraitu honako argibideak Jarduerak ikuspegian bilaketak fitxategi-sistemako zein kokalekuetan egin daitezkeen aukeratzeko:
Ireki Jarduerak ikuspegia eta idatzi Bilatu.
Emaitzetan, hautatu Ezarpenak ▸ Bilatu. Horrek Bilatu panela irekiko du.
Egin klik Bilaketaren kokalekuak aukeran.
Aktibatu edo desaktibatu Kokaleku lehenetsiak azpiko kokalekuak.
Bilaketa-emaitzetan fitxategi-sistemaren kokaleku pertsonalizatu bat gehitzeko, jarraitu honako urratsak:
Jarraitu goiko 1-3 urratask.
Kokaleku pertsonalizatuak atalean, egin klik + Gehitu kokalekua aukeran.
Aukeratu fitxategi-sistemako zein kokaleku gehitu nahi duzun bilaketa egiteko.
Egin klik Hautatu aukeran.