Erakutsi bateriaren egoera ehuneko gisa

Goiko barrako egoera-ikonoak barneko bateria nagusiaren karga-maila erakusten du, eta kargatzen ari den edo ez. Karga ehuneko gisa ere erakutsi dezake.

Bistaratu bateriaren ehunekoa goiko barran

  1. Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Energia idazten.

  2. Sakatu Energia panela irekitzeko.

  3. Aktibatu Erakutsi bateriaren ehunekoa aukera.