Erabili energia gutxiago eta hobetu bateriaren bizitza

Ordenagailuek energia asko erabili dezakete. Energia aurrezteko estrategia sinple batzuk erabiliz, faktura murriztuko duzu eta ingurumenari lagunduko diozu.

Argibide orokorrak

  • Eseki ordenagailua ez zarenean hura erabiltzen ari. Oso azkar esnatzen da esekitzetik beharrezkoa denean, eta horrek nabarmen jaisten du energia-premia.

  • Itzali ordenagailua denbora-tarte luzeetan erabili behar ez baduzu. Zenbaitek uste dute ordenagailua sarritan itzaltzen bada azkarrago hondatzen dela, baina hori ez da horrela.

  • Use the Power panel in Settings to change your power settings. There are a number of options that will help to save power: you can automatically blank the screen after a certain time, enable the Automatic Power Saver mode when the battery is low, and have the computer automatically suspend if you have not used it for a certain period of time.

  • Murriztu pantailaren distira.

  • Itzali kanpoko gailuak (inprimagailuak, eskanerrak...) erabiltzen ari ez zarenean.

Bateria duten eramangarriak eta beste gailu batzuk

  • Murriztu pantailaren distira. Pantailari energia hornitzea da ordenagailuen kontsumoen atal nagusietako bat.

    Eramangarri askok distira murrizteko botoiak dituzte teklatuan (edo teklatuko lasterbidea dute).

  • Ez baduzu behar interneteko konexiorik tarte batez, itzali haririk gabeko txartela edo Bluetooth txartela. Gailu horiek irrati-uhinak bidaltzen dituzte eta horrek argindarra behar du.

    Zenbait ordenagailuk etengailu fisiko bat dute hura desaktibatu ahal izateko, eta beste batzuek teklatuko lasterbide bat dute. Berriro aktibatu dezakezu behar duzunean.

Argibide aurreratuagoak

  • Murriztu atzeko planoan exekutatzen ari diren zereginen kopurua. Ordenagailuek energia gehiago erabiltzen dute egiteko lan gehiago dutenean.

    Exekuzioan dauden aplikazio gehienek gutxi egiten dute aktiboki erabiltzen ez direnean. Hala ere, internetetik datuak eskuratzen dituzten edo musika erreproduzitzen dituzten aplikazioak nahikotxo energia erabili dezakete.