Haririk gabeko konexioen arazoak konpontzea
Egiaztatu haririk gabeko moldagailua ezagutu dela
Batzuetan, nahiz eta haririk gabeko moldagailua ordenagailuarekin konektatuta egon, ordenagailuak ez du onartzen sareko gailu gisa. Urrats honetan, gailua ongi onartua izan dela egiaztatuko duzu.
Ireki terminalaren leiho bat, idatzi lshw -C network eta sakatu Enter. Errore-mezu bat jasotzen baduzu, lshw programa instalatu beharko duzu ordenagailuan.
-
Begiratu agertu den informazioan eta bilatu Haririk gabeko interfazea atala. Zure haririk gabeko moldagailua ongi detektatu bada, honako testuaren antzeko zerbait (baina ez berdina) ikusiko duzu:
*-network description: Wireless interface product: PRO/Wireless 3945ABG [Golan] Network Connection vendor: Intel Corporation -
Haririk gabeko gailua zerrendan badago, jarraitu Gailu-kontrolatzaileen urratsak aukeran.
Haririk gabeko gailu bat ez badago zerrendan, hurrengo urratsa zure gailu motaren araberakoa izango da. Begiratu beheko atala, zure ordenagailuak duen haririk gabeko moldagailu motaren arabera (internal PCI, USB edo PCMCIA) konponbiderik dagoen ikusteko.
PCI (barneko) haririk gabeko moldagailua
Moldagailurik arruntenak barneko PCI moldagailuak dira, eta azken urteetan fabrikatutako eramangarrietan daude. Zure haririk gabeko PCI moldagilua ezaguna den ala ez egiaztatzeko:
Ireki terminalaren leiho bat, idatzi lspici eta sakatu Enter.
-
Begiratu hor erakusten diren gailuen zerrenda eta aurkitu Sareko kontrola edo Ethernet kontrolatzailea kategorian daudenak. Gailu asko horrela daude markatuta, eta zure haririk gabeko moldagailuari dagokionak wireless, WLAN, wifi edo 802.11 moduko hitzak eduki ditzake. Zerrendako sarrerek honelako itxura daukate:
Sareko kontrolatzailea: Intel Corporation PRO/Wireless 3945ABG [Golan] Network Connection Haririk gabeko moldagailua zerrendan badago, jarraitu Gailu-kontrolatzaileen urratsak aukeran. Ez baduzu zure moldagailuari buruzko ezer aurkitu, ikus beheko argibideak.
USB motako haririk gabeko moldagailua
USB ataka batean entxufatzen diren haririk gabeko moldagailuak ez dira horren arruntak. Zuzenean USB ataka batean txertatzen dira edo USB kable baten bidez konektatzen dira. Banda zabaleko moldagailu 3G/mugikorrek haririk gabeko wifi-moldagailuen antzekoak dira. Haririk gabeko USB moldagailu bat duzula uste baduzu, egiaztatu ez dela 3G moldagailu bat. Haririk gabeko zuren USB moldagailua ordenagailuak ezagutu duela egiaztatzeko:
Ireki terminalaren leiho bat, idatzi lsusb eta sakatu Enter.
-
Begiratu hor erakusten diren gailuen zerrenda eta aurkitu haririk gabeko edo sareko gailu bati dagozkionak. Zure haririk gabeko moldagailuari dagokionak wireless, WLAN, wifi edo 802.11 moduko hitzak eduki ditzake. Zerrendako sarrerek honelako itxura daukate:
Bus 005 Device 009: ID 12d1:140b Huawei Technologies Co., Ltd. EC1260 Wireless Data Modem HSD USB Card Haririk gabeko moldagailua zerrendan badago, jarraitu Gailu-kontrolatzaileen urratsak aukeran. Ez baduzu zure moldagailuari buruzko ezer aurkitu, ikus beheko argibideak.
PCMCIA gailu bat bilatzea
Haririk gabeko PCMCIA moldagailuak gehienetan txartel laukizuzenak dira eta eramangarriaren albo batean txertatzen da. Ordenagailu zaharretan ohikoagoak dira. Ordenagailuak zure PCMCIA moldagailua onartu duela egiaztatzeko:
Abiarazi ordenagailua haririk gabeko moldagailua entxufatu gabe.
-
Ireki terminalaren leiho bat, idatzi hurrengoa eta sakatu Enter:
tail -f /var/log/messagesHorrek zure ordenagailuaren hardwareari buruzko mezuen zerrenda bat erakutsiko du eta automatikoki eguneratuko da zure hardwarean edozein aldaketa egiten baduzu.
Txertatu zure haririk gabeko moldagailua PCMCIA artekan eta begiratu ea zerbait aldatzen den terminalaren leihoan. Aldaketek zure haririk gabeko moldagailuari buruzko informazioa eman beharko lukete. Begiratu ea moldagailua identifikatu dezakezun.
Komandoak terminalean exekutatzen jarraitu dezan gelditzeko, sakatu Ctrl+C. Hori egin ondoren, itxi terminala nahi baduzu.
Haririk gabeko moldagailuari buruzko informazioa aurkitu baduzu, jarraitu Gailu-kontrolatzaileen urratsak aukeran. Ez baduzu zure moldagailuari buruzko ezer aurkitu, ikus beheko argibideak.
Haririk gabeko moldagailua ez da onartzen
Ordenagailuak ez badu zure haririk gabeko moldagailua onartu, agian ez du ongi funtzionatzen edo ez daude kontrolatzaile zuzenak instalatuta. Zein kontrolatzaile instalatu dezakezun jakiteko, lehenengo jakin behar da zein Linux banaketa erabiltzen ari zaren (Ubuntu, Arch, Fedora, openSUSE...).
Laguntza zehatzagoa jasotzeko, begiratu zure banaketaren webguneko laguntza-aukerak. Adibidez, posta-zerrendak eta berriketa-gelak begiratu ditzakezu eta haietan galdetu zure haririk gabeko moldagailuaren inguruan.