VPN batekin konektatzea
VPN bat (Virtual Private Network) zera da, internet bidez sare lokal batera konektatzeko modu bat. Adibidez, demagun zure laneko sare lokalarekin konektatu nahi duzula bidaiatzen ari zaren bitartean. Interneteko konexio bat aurkitu dezakezu (adibidez, hotel batean) eta zure laneko sarearekin konektatu nahi duzu. Hori VPN baten bidez egin dezakezu: zuzenean lantokian egongo bazina bezala da, baina konexioa hoteleko internetaren bidez sortzen da. VPN konexioak normalean zifratuta egon ohi dira, beste pertsona batzuk zure sare lokalera sartu ez daitezen saioa hasi gabe.
VPN mota asko daude. Agia software gehigarria instalatu beharko duzu, VPNaren arabera. Begiratu konexio-xehetasunak eta ikusi ea zein VPN bezero erabili behar duzun. Ondoren, joan softwarea instalatzeko aplikaziora, bilatu zure VPNarekin funtzionatzen duen NetworkManager paketea (horrelakorik badago) eta instalatu hori.
NetworkManager aplikazioak ez badu zure VPN motarako paketerik, agian VPNa ematen dizun enpresaren bezero-software bat deskargatu eta instalatu beharko duzu. Hura abian jartzeko argibideak jarraitu beharko dituzu.
VPN konexioa probatzea:
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Sarea idazten.
Sakatu Sarea panela irekitzeko.
Egin klik VPN atalaren alboan dagoen + botoian konexio berri bat gehitzeko.
Aukeratu zein VPN konexio mota duzun.
Bete VPN konexioaren xehetasunak eta, horrekin amaitu ondoren, sakatu Gehitu.
VPNa konfiguratzea amaitu ondoren, ireki goiko barrako eskuinean dagoen sistema-menua, egin klik VPN konexioan eta hautatu Konektatu. Agian pasahitz bat sartu beharko duzu konexioa ezartzeko. Konexioa osatu ondoren, giltzarrapo itxurako ikono bat bistaratuko da goiko barran.
Normalean ondo konektatuko zara VPNarekin. Horrela ez bada, berriro egiaztatu beharko dituzu sartu dituzun VPN ezarpenak. Horretarako, joan konexioa sortzeko erabili duzun Sarea panelera. Hautatu zerrendan agertuko den VPN konexioa eta sakatu
botoia ezarpenak berrikusteko.
VPNtik deskonektatzeko, egin klik goiko barrako sistema-menuan eta egin klik VPN konexioaren izenaren azpiko Desaktibatu aukeran.