Normalean erabiltzen diren sare-atakak

Sareko zerbitzuak eskaintzen dituzten aplikazioek erabilitako sareko ataken zerrenda bat da hau. Fitxategiak partekatzean edo urruneko mahaigainak ikustean erabiltzen dira. Zure sistemaren suebakia aldatu dezakezu aplikazio horiek blokeatzeko edo onartzeko. Erabili daitezkeen atakak milaka dira, taula honek ez ditu guztiak zerrendatzen.

Ataka

Izena

Deskribapena

5353/udp

mDNS, Avahi

Sistemak elkar aurkitu daitezen ahalbidetzen du eta bakoitzak zein zerbitzu eskaintzen duen deskribatzen du, xehetasunak eskuz zehaztu behar izan gabe.

631/udp

Inprimatzea

Sareko inprimagailu batera inprimatze-lanak bidaltzea ahalbidetzen du.

631/tcp

Inprimatzea

Zure inprimagailua sareko beste pertsona batzuekin partekatzea ahalbidetzen du.

5298/tcp

Presentzia

Zure berehalako mezularitzaren egoeraren berri eman ahal izango diezu sareko beste erabiltzaile batzuei, "linean", "lanpetuta" eta antzeko beste etiketa batzuekin.

5900/tcp

Urruneko mahaigaina

Zure mahaigaina beste pertsona batzuekin partekatzea ahalbidetzen du. Besteak zure mahaigaina ikusi ahal izango dute edo urruneko laguntza eskaini ahal izango dizute.

3689/tcp

Musika partekatzea (DAAP)

Zure musika-liburutegia beste pertsona batzuekin sarearen bidez partekatzea ahalbidetzen du.