Profilatzea

Nola profilatu zure sistema

When Sysprof profiles your system, it records stack information for all applications executing, including the Linux kernel. This can sometimes be confusing if you only want to look at a single process. If your application does not interact much with the host system, you may have more success by using Sysprof to spawn a new process.

Sistema osoa profilatzeko, ziurtatu helburuko botoian Prozesu guztiak ezarrita dagoela eta egin klik Grabatu aukeran.

Une horretan, sistema profilatzeko baimena eskatuko dizu aplikazioak. Hori derrigorrezkoa da, Linuxen kernelaren perf inplementazioak erro izatera derrigortzen baitu sistema osoa profilatzeko.

Profilatze-saioan zehar, profila aktibo egon den segundo kopurua ikusiko duzu. Grabatu botoian berriro sakatuta, profilatze-saioa amaitu egingo da. Ondoren, dei-grafoa bistaratuko da.

s

Begiratu emaitzak interpretatzea informazio gehiagorako.

Profilatu prozesu berri bat

Zenbaitetan, prozesu berri bat abiarazi behar da hura profilatzeko. Lehenengo, hautatu grabazio-leihoaren goiko aldean dagoen Aplikazioa botoia, eta, aukeran, zehaztu beharko dituzun ingurune-aldagaiak. Zure prozesua grabazioa hastean abiaraziko da.

Zure uneko pantaila atzitzea behar duen prozesu bat, adibidez GTK+ aplikazio bat, abiarazi baduzu, ziurtatu Heredatu uneko ingurunea ezarrita dagoela.

sysprof-cli komando-lerroko tresnarekin profilatzea

Zeharkako lan gutxien egin nahi baduzu, komando-lerroko sysprof-cli tresna erabili dezakezu. Argumenturik gabe exekutatzen bada, sistema osoa grabatuko du eta irteera capture.syscap fitxategian gordeko du. Fitxategia Sysprof aplikazioarekin ireki daiteke dei-grafoa ikusteko.

Prozesu berri abiarazi nahi baduzu, erabili sysprof-cli -- 'komandoa' komando bat zehazteko.Komandoak uneko ingurunea heredatuko du

Emaitzak interpretatzea

Sysprof aplikazioaren profilatze-emaitzak hiru ataletan daude banatuta. Goian ezkerrean, profilatutako funtzio guztien zerrenda bat agertzen da. Grabazioan zehar zenbat aldiz deituak izan diren, horren arabera egongo dira ordenatuta.

Kontuan izan ez dela kapturatzen funtzio bakoitza zenbat denbora egon den abian. Horrek aztarnen profilatzea beharko luke, grabazioa zehatza izan zedin. Ehunekoa kalkulatzeko, lagin bat grabatzen ari zenean funtzioa uneko pila-aztarnan zenba aldiz agertu den erabiltzen da.

Funtzioen zerrendan funtzio bat hautatu ondoren, funtzio horretarako grabatutako deitzaile guztiak behean ezkerrean bistaratuko dira. Funtzioa pila-aztarnan duten laginen ehunekoaren arabera ordenatzen dira horiek ere.

Eskuinean, hautatutako funtzioaren ondorengo guztiak ageriko dira. Funtzio bat hautatu nahi izanez gero, funtzioen zerrendan edo deitzaileen zerrendan hautatu daiteke.

If you see - - Context Switch - - in your results, that means that the application transitioned into or from the Linux kernel. There can be many reasons for this such as a syscall or signal.