Trabatutako paperaren arazoa konpontzea
Batzuetan, inprimagailuek gaizki hartzen dute papera eta trabatuta geratzen da.
Inprimagailuaren eskuliburuak trabatutako papera ateratzeko argibide xeheak ditu gehienetan. Normalean, inprimagailuaren paneletako bat ireki behar da trabatzea aurkitzeko eta, ondoren, paperetik tiratu, kontuz baina sendo, trabatutako papera inprimagailuaren mekanismotik erauzteko.
Trabatzea garbitu ondoren, agian inprimagailuak berrekiteko duen botoia sakatu beharko duzu berriro inprimatzen hasteko. Zenbait inprimagailutan, hura itzali eta berriro piztu beharko duzu, eta inprimatze-lanari berriro ekin.