Zer gertatzen da ordenagailua esekitzen dudanean?
Ordenagailua esekitzen baduzu, lotara bidaltzen duzu. Zure aplikazio eta dokumentu guztiak irekita mantenduko dira, baina pantaila eta ordenagailuaren beste atal batzuk desaktibatuko dira energia aurrezteko. Ordenagailua esnatzeko, sakatu tekla bat edo egin klik saguarekin. Horrek funtzionatzen ez badu, sakatu pizteko botoia.
Zenbait ordenagailuk arazoak dituzte hardware-euskarriarekin. Horrek esan nahi du ez dela behar den moduan esekiko. Ideia ona da ordenagailuaren esekitzea probatzea, funtzionatzen duela jakiteko.
Beti gorde zure lana ordenagailua eseki baino lehen
Zure lan guztia gorde beharko zenuke ordenagailua eseki baino lehen, badaezpada zerbait gaizki badoa eta irekita dituzun aplikazio eta dokumentuak ezin badira berreskuratu ordenagailua berriro esnatzen denean.