Ez daukat haririk gabeko sarerik ordenagailua esnatzen dudanean
Ordenagailua eseki baduzu, batzuetan haririk gabeko zure internet-konexioa ez doa ondo lanari berrekiten diozunean. Kasu horietan, haririk gabeko gailuaren kontrolatzaileak ez ditu erabat onartzen energia aurrezteko zenbait eginbide. Orduan, haririk gabeko konexioa ez da aktibatzen ordenagailua esnatzen denean.
Hori gertatzen bada, saiatu haririk gabekoa itzaltzen eta berriro pizten:
Ireki Jarduerak ikuspegia eta hasi Wifia idazten.
Sakatu Wifia panela irekitzeko.
Itzali eta piztu leihoaren goiko eskuineko Wifia aukera.
Haririk gabekoak hala ere funtzionatzen ez badu, aktibatu Hegazkin modua eta desaktibatu berriro.
Horrek funtzionatzen ez badu, berrabiarazi ordenagailua haririk gabekoak berriro funtzionatu dezan. Horrela ere arazoak badituzu, konektatu internetera kable bidez eta eguneratu zure ordenagailua.