Konektatu beste ordenagailu batekin

Konexioak aplikazioa urruneko makinak ikusi eta atzitzeko erabili daiteke..

Urruneko makinak konfiguratuta egon behar du.

  1. Egin klik + botoian, goiko ezkerreko izkinan, urruneko konexioa sortzeko morroia abiarazteko.

  2. Sartu urruneko gailuaren edo zerbitzuaren protokoloa, IP helbidea eta ataka-zenbakia dituen URL bat. Adibidez:

    vnc://192.168.122.1:5900

    Protokoloa honakoa da:

    • rdp:// urruneko RDP zerbitzari batekin konektatzeko.

    • vnc:// urruneko vino edo VNC zerbitzari batekin konektatzeko..

    • spice:// to connect to a remote SPICE server.

    Helbideak eta ataka-zenbakiak eskuragarri egon behar dute urruneko makinako gailuaren edo zerbitzuaren konfigurazioan.

  3. Egin klik Sortu aukeran.

Urruneko makina bildumen bistan irekiko da.