Bilatu fitxategiak zerbitzari batean edo sareko partekatze batean

Zerbitzari batekin konektatu dezakezu zerbitzari horren fitxategiak zure ordenagailuan egongo balira bezala arakatu eta ikusteko. Internetetik fitxategiak deskargatu edo kargatzeko modu ona da, edo zure sare lokaleko beste pertsona batzuekin fitxategiak partekatzeko.

Sarearen beste aldean dauden fitxategiak arakatzeko, ireki Fitxategiak aplikazioa Jarduerak ikuspegitik eta egin klik alboko barrako Beste kokalekuak aukeran. Fitxategi-kudeatzaileak zure area lokaleko sarean fitxategiak zerbitzatzen dituztela iragartzen duten ordenagailuak aurkituko ditu. Interneteko sare batekin konektatu nahi baduzu edo ez baduzu aurkitzen nahi duzun ordenagailua, eskuz konektatu zaitezke zerbitzari batekin, bere interneteko/sareko helbidea idatziz.

Fitxategi-zerbitzari batekin konektatzea

  1. Fitxategi-kudeatzailean, egin klik alboko barrako Beste kokalekuak aukeran.

  2. Sartu zerbitzariaren helbidea aukeran, sartu zerbitzari baten helbidea honako moduan: URLa. Onartzen diren URLei buruzko xehetasunak behean zerrendatu dira.

    Zerbitzariarekin lehenago konektatu bazara, Azken zerbitzariak zerrendan agertuko zaizu.

  3. Egin klik Konektatu aukeran. Zerbitzariko fitxategiak erakutsiko dira. Zure ordenagailuak balira bezala arakatu ditzakezu fitxategiak. Zerbitzaria alboko barran agertuko da, etorkizunean bertara azkar sartu ahal zaitezen.

URLak idaztea

URL bat (uniform resource locator) fitxategi batek sarean duen helbidea adierazteko modu bat da. Helbideak honako formatua du:

eskema://zerbitzarizena.adibidea.com/karpeta

Zerbitzariaren protokoloa edo mota eskema deritzonaren bidez zehazten da. Helbidearen adibidea.com zatiari domeinu-izen deritzo. Erabiltzaile-izen bat behar bada, zerbitzari-izenaren aurretik txertatzen da:

eskema://erabiltzaileizena@zerbitzarizena.adibidea.com/karpeta

Zenbait eskemak ataka-zenbakia behar dute. Txertatu zenbakia domeinu-izenaren ondoren:

eskema://zerbitzari-izena.adibidea.com:ataka/karpeta

Hemen behean, onartzen diren zerbitzari mota batzuen adibideak dituzu.

Zerbitzari motak

Zerbitzari mota desberdinekin konektatu zaitezke. Zenbait zerbitzari publikoak dira eta edozein konektatu daiteke haiekin. Beste batzuek erabiltzaile eta pasahitzarekin saioa hastea eskatzen dute.

Zerbitzari batzuetan, agian, ez duzu baimenik izango ekintza batzuk gauzatzeko. Adibidez, FTP gune publikoetan ziur aski ezin izango dituzu fitxategiak ezabatu.

Sartzen duzun URLa zerbitzariak bere fitxategi-partekatzeak esportatzeko erabiltzen duen protokoloaren araberakoa izango da.

SSH

Zerbitzari batean secure shell kontu bat baduzu, metodo hori erabiliz konektatu zaitezke. Web-ostalari askok SSH kontuak eskaintzen dizkiete kideei, fitxategiak modu seguruan igo ahal ditzaten. SSH zerbitzariek saioa hasteko eskatuko dizute beti.

SSH URL tipiko batek honako itxura du:

ssh://erabiltzailea@zeribtzaria.adibidea.com/karpeta

SSH erabiltzean, bidaltzen diren datu guztiak (pasahitza barnea) zifratuta daude, sareko beste erabiltzaileek ikusi ahal izan ez ditzaten.

FTP (saio-hasierarekin)

FTPa interneten fitxategiak trukatzeko modu ezaguna da. Kasu horretan datuak ez direnez zifratzen,zerbitzari askok orain SSH bidezko sarbidea eskaintzen dute. Zenbait zerbitzarik, hala ere, oraindik ere onartzen dute FTP erabiltzea fitxategiak kargatzeko edo deskargatzeko. Saio-hasieraren bidez erabiltzen diren FTP guneek normalean fitxategiak ezabatzea eta kargatzea ahalbidetzen dute.

FTP URL tipiko batek honako itxura du:

ftp://erabiltzailea@ftp.adibidea.com/bidea/

FTP publikoa

Fitxategiak deskargatzea ahalbidetzen duten guneek batzuetan FTP sarbide publikoa edo anonimoa eskaintzen dute. Zerbitzari horiek ez dute erabiltzaile-izena eta pasahitza behar, eta normalean ez dute onartzen fitxategiak ezabatzea edo kargatzea.

FTP protokoloaren URL anonimo tipiko batek honako itxura du:

ftp://ftp.adibidea.com/bidea/

Some anonymous FTP sites require you to log in with a public username and password, or with a public username using your email address as the password. For these servers, use the FTP (with login) method, and use the credentials specified by the FTP site.

Windows partekatzea

Windows ordenagailuek protokolo jabedun bat erabiltzen dute area lokaleko sare batean fitxategiak partekatzeko. Windows sare bateko ordenagailuak sarritan domeinuetan daude taldekatuta sarbidea hobeto kontrolatzeko eta hobeto antolatuta egoteko. Urruneko ordenagailuan baimen zuzenak badituzu, fitxategi-kudeatzailetik konektatu zaitezke Windows partekatze batekin.

Windows partekatze tipiko baten URLak honako itxura du:

smb://zerbitzari-izena/Share

WebDAV eta Secure WebDAV

Based on the HTTP protocol used on the web, WebDAV is sometimes used to share files on a local network and to store files on the internet. If the server you’re connecting to supports secure connections, you should choose this option. Secure WebDAV uses strong SSL encryption, so that other users can’t see your password.

WebDAV URL batek honako itxura du:

dav://adibidea.ostalaria.com/bidea

NFS partekatzea

UNIX ordenagailuek normalean Network File System protokoloa erabiltzen dute fitxategiak sare lokal batean partekatzeko. NFS sistematan, partekatzea atzitzen duen erabiltzailearen UIDan oinarritzen da segurtasuna eta, beraz, ez da autentifikazio-kredentzialik behar konektatzeko.

NFS partekatzen baten URLak honako itxura du normalean:

nfs://zerbitzari-izena/bidea