Zergatik ez dute pantaila-profil lehenetsiek kalibrazio-iraungitzea?

Pantaila bakoitzean erabilitako kolore-profil lehenetsia automatikoki sortzen da pantailaren EDID datuak baliatuz. EDID datuak monitorearen barruko memoria-txip batean dago gordeta. EDIDak informazio sinplea eskaintzen du monitoreak, hura fabrikatu zenean, zein kolore erakutsi zitzakeen adierazteko, eta ez du askoz informazio gehiagorik ematen kolore-zuzenketa gauzatzeko.

Pantailaren fabrikatzaileak profil bat ematen badizu edo zuk zeuk sortzen baduzu, kolorearen zuzenketa zehatzagoa izango da.