Emaitzaren formatua

Emaitzak bistaratzeko erabiltzen den formatua aldatzeko, sakatu leihoaren goiko eskuineko menu-botoia eta hautatu erabiliko den zenbaki-formatua.

Automatikoa

Emaitza txikiak notazio finko gisa bistaratuko dira eta emaitza handiak notazio zientifiko gisa

Finkoa

Emaitzak beti zenbaki hamartar gisa bistaratzen dira

Zientifikoa

Emaitzak notazio zientifikoan bistaratzen dira

Ingeniaritza

Emaitzak notazio zientifikoan bistaratuko dira, berretzailea beti hiruren anizkoitza denean salbu

Dezimalen kopurua, aurreko zeroak eta milakoen bereizleak ere erakutsiko diren ere konfiguratu daiteke Hobespenak atalean.